70 URTE BAINO
GEHIAGOKO HISTORIA

Sektorean 70 urte baino gehiagoko esperientzia duen familia harategi bateko hirugarren belaunaldia gara (1948). Amona, ama, izeba… gaur egun lan eta dedikazio filosofia berarekin jarraitzen dugun proiektua hasi zuten emakume ekintzaileak

IRUÑEKO II. ZABALGUNEKO UDAL MERKATUAN GAUDE

5. ETA 14. POSTUETAN

Gure printzipioa beti izan da kalitatearen aldeko apustua, behikiaren lehenbiziko ziurtapenetan parte hartuz eta gaur egun ziurtaturiko haragiarekin lan eginez. Uste dugu ekologiko edo A.G.B.-I.G.P. (Adierazpen Geografiko Babestua) gisa ziurtaturiko haragiak goi mailako kalitateko haragia bermatzen diola kontsumitzaileari, erabat kontrolaturik dagoen prozesuan ekoizturikoa.

Kalitatearen alde egin dugun bertze apustuetako bat, abeltzain txikiarekin zuzenean lan egitea da. Horrek oso produktu zaindua bermatzen digu eta, gure iritziz, horrek oso ondorio positiboak ditu haragiaren ezaugarrietan (kolorea, urtsutasuna, samurtasuna…).

Harakin gisa, animaliak beraien jatorrizko tokian erosten ditugu, horrela prezio onenean eskuratuz. Kontsumitzaileari, eskatzen duen prezioa daukan animalia eskaintzen zaio, eta abeltzainak diru-sarrera marjina handiagoa du.

URDAITEGIA

14. POSTUA

HARATEGIA

5. POSTUA